XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Eun urte bete dira, Aita Santua utsik ezingina ta gotzai guztien buru dalako siniskaia, I-nengo Batikano Batzarrak erabaki ebala.

Siniskai orrek auxe adiarazoten deusku: Aita Santuak, Elizaren buru danez ta aren izenean, sinismenari ta ekanduei buruz, irakasten deuskunean, ezin dagikela utsik egin ta gotzai oroen gaindiko lendakaritza, be, beregan daroala beti.

1870-garren garillaren (uztaillaren) 18-an, ain zuzen bere, oinkatua izan zan siniskai ori.

9-garren Pio zan orduan Aita Santu; ta Aita Santu onek berak beste siniskaia, be oinkatu eban,Andra Mari sortzez garbi ta orban gabea dala; baina siniskai au ez Batzar barruan, Batzarretik at eta kanpo baino.

lgaro barri dogun II-garren Batikano, I-nengo Batikano-ren jarraipena izan genduan, 23-garren Jon Aita Santuak, Batzarraren asikeran, ain argi esan ez ba euskun bere.

I-nengo Batikano arek, Aita Santutzari egokion gaia amaitu ta gero, gotzaietaz jardun bear eban:
Gotzaien mailla ta eginbidea, ebanjelioen ta idazti deunen irakaspenaz ta eskubidez, zer-zelango dan Kristo'ren Elizan.

Eta tinki erabaki-ta utzi eban: Aita Santutza goratu eban lez goretsiz, etzala gotzaien eginbidea gutxiesteko ta beeratzeko, arein mailla ta bikaintasuna yaboteko ta andiesteko baino.

Baina orra, guda sortu zan; ta, alde batez, Aita Santuak arrapalada baten Batzarra itxi bearra izan eban; eta, beste aldez, gotzaiek euren goterkietara ta eliz-barrutietara arin-arin itzuli bearra izan eben.

Eta ainbat urte joan dira beste Batzarrik egin gabe orain arte.

Ori dana bide dala, igaro-barri dogun II-garren Batikano Batzarrak ain luze, ain sakon ta ain arretaz ikasi ta aztertu dau gotzaien gaia, au da arein eginbidea ta mailla Kristo'ren Elizan.